Euskadiko automobilgintza-sektoreko teknologi bizkortzailea gara

Sektorea bizkortzeko eta etorkizuneko ibilgailua garatzeko berritzen dugu.

Misioa

Etorkizuneko ibilgailurantz gerturatzeko ikerketa eta jakintza sortu, automobilgintza balio-katearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna ekarriz.

Ikuspegia

  • Europako automobilgintzaren erreferentzia-gune izatea, berrikuntza bultzatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ekimenak gidatuz.
  • Ezagutza emaitza bilakatuko duen elkarlaneko ekosistema bat sortzea.
  • Enpresak, prestakuntza-guneak eta erakundeak berrikuntza-sare publiko-pribatu batean integratzea.

Balioak

Lankidetza

Berrikuntza

Konpromisoa

Eragina

Gurea elkarlaneko ikerketaren aldeko apustua da

I+G+b bizkortzeko arlo estrategikoak garatu eta indartzen ditugu, ekoizpen-teknologien eskalatze industrialerako eta balio-katearen eraldaketarako.

Elektrifikazioa:
Mugikortasun elektrikoaren erronkak ibilgailuaren osagai eta prozesuetan oinarritzen diren eredu berriak eskatzen ditu, balio-katerako garapen eta ekoizpen aurreratua suposatuko dutenak.

Jasangarritasuna:
Instalazioen deskarbonizazioaren bidez ingurumenean dugun eragina murriztea, bai produktuan, bai ekoizpen-prozesuaren garapenean.

Digitalizazioa
Ekoizpen digitaleko teknologiak automobilaren garapen-prozesu osoan sartzea.

Horretarako, hainbat ikerketa-eremutan lankidetza-estrategiak ezartzeko BaM plataforma gisa erabiliko da. Prestakuntzan, talentua erakartzen eta atxikitzen, eta baita sektoreko enpresei zerbitzu adituak eskainiz ere. Horri guztiari esker, Euskadiko eta Arabako automobilgintzaren balio-kateak egungo erronka teknologikoei aurre egin ahal izango die, eta lurraldearen lehia-abantaila hobetu.

BaM sarea

Eraikina

BaM ez da zentro bat gehiago: nodo horretan gurutzatzen dira OEMak, TIER1, teknologiak eta unibertsitatea, euskal automobilgintza eraldatzeko.

Espazioen alokairuari buruzko informazioa eskatu





    Arduraduna: AUTOMOBILGINTZAKO FABRIKAZIO AURRERATUKO TEKNOLOGIAK GARATZEKO EUSKAL ELKARTEA. BAM – Basque Automotive Manufacturing Center. Helburua: BAM zerbitzuei lotutako eskaerak kudeatzea. Informazio osagarria: Datuen tratamendu zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean agertzen den BERRIKUNTZA ETA EROSKETEI buruzko pribatutasun-politikaren atalean (https://bamcenter.es/), baita zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu ere, zure eskaera info@bamcenter.eus helbidera bidaliz.

    Taldea

    BaM Center-eko lantaldea pertsona bizi, baikor eta diziplina anitzekoek osatzen dugu, parte hartze, sormen eta proiektuarekiko grina handia ditugunak.

    team-member-image
    Mari Luz Villamor

    CEOa

    team-member-image
    Ana Serrano Galicia

    Zerbitzu Koordinatzailea

    team-member-image
    Alvaro Moya

    Berrikuntza Koordinatzailea

    team-member-image
    Jorge Aranzábal

    Prestakuntza Koordinatzailea

    team-member-image
    Mikel Laño

    Finantza controller-a

    team-member-image
    Roberto Pacios

    Proiektuen Kudeatzaile Senior

    team-member-image
    Pablo Villariño

    Robotika eta PLC-ak

    team-member-image
    Estíbaliz Garrido

    Talentu Kudeaketa

    team-member-image
    Aritz Sáez

    Virtual Twins

    team-member-image
    Mariya Pankiv

    Instalazio Mekanikoak

    team-member-image
    Yerai Ibarra

    Machine Learning

    team-member-image
    Julen Koroso

    Ikusmen Artifiziala

    team-member-image
    Imanol Stammer

    Logistika

    team-member-image
    Sergio Acha

    Ergonomian Aditua

    team-member-image
    Arkaitz Garlito

    Ergonomian Aditua

    team-member-image
    Óscar Palacios

    Ergonomian Aditua

    team-member-image
    Judith Caballero

    Marketing Assistant

    team-member-image
    Carlos Botana

    Doktoregaia

    team-member-image
    Unai Aguinaco

    Doktoregaia

    ¿Gustoko zenuke gure taldearen parte izan ?

    Bazkide sortzaileak

    BaM osatzen duten kolaboratzaileak automobilgintza sektorean erreferente diren enpresa-erakunde eta erakunde liderrak dira, eta zuzenean edo eta zeharka laguntzen dute Euskadiko enpresa-sarea garatzen eta hazten

    Automozioaren ekoizpenean bikaineko ikerketa gauzatzeko gida dira, lankidetza sustatu eta baita emaitzak zabaldu eta merkatura bideratzen ere laguntzen dute.

    Automobil industriaren ekoizle liderra

    BaM-en laguntzaile eta sortzaile nagusia den Mercedes-Benz -ek automobilgintzan punta-puntako teknologia bermatu eta eskaintzen du. Alemaniako multinazionalarekin dugun hurbiltasunari esker, ekoizpena, logistika-erritmo eta etengabeko hobekuntza beharrekin konexioa bermatzen dugu.

    Automobilgintzako osagaien hornitzaile globala

    Gestamp automobilgintzako ingeniaritza altuko osagai metalikoen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan aritzen den nazioarteko talde bat da. 20 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta egiturazko produktu eta karrozeria produktuen aukera zabala du. Ibilgailu seguru eta arinagoak egiten laguntzen du, munduko ekoizle nagusien beharretara egokituz.

    Automatizazio industrialean aditua

    MB SISTEMAS-ek muntaia, lotura eta ekoizpen industrialen prozesuentzako automatizazio-erantzun aurreratuak garatzen eta integratzen ditu. Ingeniaritzan duen eskarmentuak, neurrira egindako sistemen diseinuarekin eta “giltza eskura” proiektuekin batera, emankortasuna optimizatu, kalitate estandar altuak bermatu eta industria-ingurune bakoitzaren berezko beharretara egokitzeko aukera ematen digu.

    ¿Gure sarearekin bat egitea gustoko zenuke?